ELKARHEZITZEN proiektua, Debagoieneko garapenerako gobernuz kanpoko bost elkarteren Garapenerako Hezkuntzarako ekimen bat da. Honek, alde batetik, azkenengo hiru urteetan Debagoieneko ikastetxeekin elkarlanean egindako lana sendotu nahi du. Bestalde, Garapenerako Hezkuntzaren praktika hezkuntza ez formalean eta Mondragón Unibertsitatean hedatu nahi du.
Jarduketa ildo ezberdinez baliatuz, eta alor ezberdinetan, proiektuarekin, Hegoaldeko herrien errealitatearen ezagutza sustatu nahi da. Zera gura da, Debagoieneko eta inguruko biztanleei, errealitate ezberdinetatik habiatuz beren komunitate eta herrien garapena lortzeko borrokatzen duten gizon eta emakumeen arazoak, burrukak eta esperantza gerturatzea.
Baita, gure gizartea sentsibilizatu nahi da garapenaren arazo globalaren zergati estrukturalen gainean; arreta jarriz ez soilik gizarteko injustizien ondorioetan, baizik eta hauek mantentzen dituzten arrazoiei eta munduko biztanleria osoaren erantzukidetasunari ere garrantzia emanez.
Hortarako, ikuspuntu eta ideia jakin batzuk bilatzen dira, zeintzuk arazo horren ulerkuntza globala ziurtatzen duten; osatzen dituzten aldagai ezberdinak artikulatuz eta ezagutzaren alor guztietan barneratuz hezkuntzaren bitartez, hezkuntza formal zein ez formalean.
Helburu hau lortzeko asmoz, ahalegin handiena hezkuntza formal eta ez formalean egiten da, solidario eta kritiko izan eta Hegoaldeko herrien garapenarekiko konpromesua hartuko duten gizon eta emakumeen hezkuntzan elkarlanean arituz eta Iparraldean gizarte solidarioago, bidezkoago, eta gizatiago bat eraikitzea bilatuz.
Elkarhezitzen proiektuari buruzko bideoa, 2010. urtean grabatutakoa, YouTube-ra igo dugu. |